HALLOWEEN
Jai hau Estatu Batuetatik zetorrela uste genuen baina egia ez zela ikusi eta ordua
informazioa jaso genuen.
Zelten jatorria: orain dela denbora asko, 3000 urte inguru ospatzen zen. Bere jaia
Samhain deitzen zen eta hitz honek udaren amaiera esan nahi zuen. Jai hau neguan
ospatzen zuten, urriaren 31n eta azaroaren 1eko gauean. Gau horretan arimak
etortzen ziren gure lurrera eta suteak eta errituak egiten zituzten espiritu txarrak
uxatzeko.
Kristauen jatorria: 609 eta 610.urte bitartean hasi zen ospatzen. Halloween egunari
Santu Guztien Eguna (Domu Santu) edo Arima Guztien Eguna deitu zioten. Hasiera
batean maiatzaren 13an ospatzen zuten baina gero azaroaren 1 eta 2ra aldatu zuten.
Santu guztiak ohoratzeko eta zerura heltzen ez ziren arimengatik otoitz egiteko
ospatzen zen egun hau.
Amerika: XIX.mendean hasi zen ospatzen halloween jaia. Ohitura hau
Eskoziarrek eta Irlandarrek eraman zuten emigratzerakoan.
Euskal Herria: gau beltza edo sorgin eguna deitzen diogu. Uzta bilketa amaitzean
udazkenaren amaieran ospatzen da. Lehenengo kalabazak ustu eta gero begiaren eta
ahoaren forma ematen zitzaien, iluntzerakoan kandelak sartzen zituzten barruan
jendeari beldurra emateko.
jendeari beldurra emateko.
Gaur egun, aitzinean bezala, kultura askotan ospatzen den jaia da halloween.
Urriaren 31n ospatzen da eta mozorrotu eta etxez etxe joaten gara goxokien bila.
Urriaren 31n ospatzen da eta mozorrotu eta etxez etxe joaten gara goxokien bila.