2019-11-15

Beldarraren Hegaldia



BELDARRAREN HEGALDIA


Kaixo, nire izena Gaizka da eta zuengana
hurbildu naiz irakurri dudan liburua aurkezteko.


·Fitxa teknikoa:
-Izenburua: Beldarraren Hegaldia
-Idazlea: Irati Bediaga
-Marrazkilaria: Enrique Morente
-Editoriala: Elkar
-Argitaletxea: Xaguxar
-Adin gomendagarria: 10 urte
-Orrialde kopurua: 55 orr. (5etik hasita) 


·Protagonistaren deskripzioa:
Protagonistak mutiko bat da, Nahia izenekoa. 
Ile marroia eta laburra du, begi urdinekin.
 Istorioaren hasieran jaka eta prakak
berdeak eta kamiseta eta zapata urdinak
darama jantzita. Liburuaren erdialdetik
kamiseta eta praka zuriak darama.
 Ez dauka amarik, baina bere aita,
anai txikia eta bere amamarekin bizi da.


·Sinopsia: 


Hasieran, Nahiaren lagun batzuk apuntatzen
dira balleta kurtso batera, eta Nahiak ere
egiten du. Gero, bere amamak hitz batzuk
esan zion, baina bera ez ditu ulertzen.
Ondoren, kurtsoan, konturatzen da ez duela
nahi balleta ikasi bere ezberdintasunetik,
baina horrez gain kurtsoan segitzen du.
Azkenik, Nahiak amamaren hitzak ulertzen
ditu.
·Nire iritzia:

Nire iritziaz liburua oso polita da eta
asko gomendatzen dut. Oso laburra
izan arren, entretenigarria da. Istorioak
irakurtzen jarraitzeko animatzen zaitu.
Asko gustatu zait.